ekoNOMIA

Itsasontzitik erori den arrantzale baten bila ari dira Pasaiatik zortzi miliara

Ezbeharra goizaldean gertatu da, eta hainbat helikoptero eta itsasontzi ari dira galdutako arrantzalea bilatzen. Senegaldarra da, eta Santoñako 'Siempre al Alba' ontzian ari zen lanean.

2010eko urriaren 13a
13:20
Entzun
Ezbeharra gertatu da gaur goizaldean Pasaiako kostatik zortzi miliara, Siempre al Alba itsasotziko arrantzale bat uretara erori delako eta, haren lankideetako bik momentuan bere bila itsasora salto egin badute ere, harrezkero galduta jarraitzen du itsasoan. 04:45ean jakinarazi du larrialdia itsasontziak, eta berehala inguruan zebitzan beste arrantzontzi batzuk haren bila hasi dira.

Orain arte, ordea, bilaketa antzua izan da. Zenbait itsasontzi eta helikoptero dabiltza galdutako arrantzalearen bila. Senegaldarra da bera, eta Siempre al Alba arrantzontzia eta Santoñan du egoitza (Kantabria, Espainia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.