Itsasora erori, eta galdu egin da 22 urteko gazte bat Miarritzen
MIARRITZE. Larunbat goizaldean Miarritzen (Lapurdi) itsasora erori zen 22 urteko gazte bat, emakumezkoa. 02:45 aldera gertatu zen ezbeharra; lagunekin zen gaztea, itsas ertzean, Deabruaren Zuloa deitu lekuaren inguruan. Oreka galdu, eta itsasora erori zen. Baionako prokuradoreak erran du gaztea hilik izanen dela, baina haren gorpua ez dute atzeman artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu