Miarritzeko itsasargiaren inguruan gertatu zen ezbeharra, atzo 17:30 aldera, Kazeta.info atariaren arabera. Lagun ugari zeuden itsasargitik behera doazen eskaileretan, eta olatu baten eraginez, uretara erori ziren haietako bi.
Erori zirenetako bat, gizonezkoa, uretatik atera zen sorosle baten laguntzari esker, eta Baionako erietxera eraman zuten. Andrea, ordea, ez zuten ateratzerik izan, eta haren bila ari dira.
Bi eta lau metro arteko olatuak zeuden ezbeharra gertatu zen unean.