07:45erako lanean hasi dira beharginak portuan itsas denboraleak sortutako kalteak konpontzen. Frantxuen haitzetako horma eta olatu-horman egindako kalteak egonkortzea izango da lehen zeregina, asteazkenean beste denborale bat espero baita. Larunbatekoa bezain handia ez da espero, baina babesik gabe geratu da Bermeo, eta segurtasuna ziurtatu beharra dago.
Bermeoko Udala kalteen neurria hartzen ari da gaur, zenbatekoa ateratzen. Informazio gehiago Busturialdeako Hitza-n, argazki eta bide galeria ere bai.