Ezbeharra

Itsaspekari arabar bat hil da Espainia hegoaldean

Kordea galdu du ur azpian zegoela eta handik gutxira hil da. Nijarren (Andaluzia, Espainia) gertatu da ezbeharra. Hildako gizonezkoak 51 urte zituen eta Gasteizkoa zen.

2007ko abuztuaren 7a
18:10
Entzun
Gaur goizean Gasteizko itsaspekari bat hil da Nijarren, Guardia Zibilak agertu duenez, ur azpian zebilela kordea galdu du, eta salbamendu taldekoek ezin izan dute suspertu.

Cabo De Gata-Nijarreko Parke Naturalean zebilen itsaspekaritzan beste hainbat pertsonarekin batera. Goizean goiz itsasperatu dira, eta,lehen hipotesiaren arabera,11:00ak izan du ondoeza iristeko zaila den haitz batean . Itsasoko salbamendu taldea eta Guardia Zibila haitz horretara hurbildu dira, eta oraindik arnasa hartzen zuela erreskatatu dute. Bertatik hurbilen zegoen uhartera eraman dute, eta, bizkortzen saiatu dira. Behin lehorrean, itsaspekariari bihotza eta arnasa gelditu egin zaizkio, eta salbamendu taldeetako kideek eginahalak egin arren, ezin izan dute haren bizia salbatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.