Ezbeharra

Itsaspekari bilbotar baten gorpua aurkitu dute Kantabrian

Castro Urdialesko Poliziak aurkitu du.

2017ko uztailaren 26a
10:59
Entzun

23 urteko itsaspekari bilbotar baten gorpua aurkitu dute Islaresko kostan (Kantabria, Espainia). Goizean topatu dute,  hamaikak aurretxoan. Poliziak gorpua berreskuratu, eta portura eraman du; bertan, Polizia Judizialaren esku utzi dute.

112 larrialdi zenbakiak astearte gauean jaso zuen desagerpenaren berri, 22:00 aldera, dei baten bidez. Harrezkero, lurretik, itsasotik eta airetik ari ziren haren bila.

Gazte bilbotarra 19:30ean sartu zen uretara, beste gizon batekin, kirol arrantza egiteko asmoz. 22:00 aldera, kidea uretatik atera zen; banandu egin omen ziren.

Desagerpenaren abisua eman ondoren, bilaketari ekin zioten, 02:30 arte. Asteazken goizean berriro ekin diote bilaketari, eta gorpua Cotonera muturraren ekialdean aurkitu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.