Itsasuko ikastola hetsi dute, hainbat ikaslek positibo eman baitute
ITSASU. Itsasuko (Lapurdi) ikastola hetsirik dago, hainbat ikaslek positibo eman baitute COVID-19a atzemateko probetan. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren protokoloari jarraikiz, eskola hetsi behar izan dute Eskualdeko Osasun Agentziaren eta Pirinio Atlantikoetako departamenduko prefeturaren aginduz. Zazpi egunez etxean egon beharko dute 90 ikasleek eta ikastetxeko langileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu