Itxaron zerrendak «ondo» doaz, Bengoaren iritziz
GASTEIZ. Osakidetzan ebakuntza bat egiteko itxaron beharreko denbora 45 egunekoa da, batez beste, Rafael Bengoa Osasun sailburuak adierazi duenez, eta, ondorioz, haren iritziz, itxaron zerrendak «ondo» doaz. Sailburuak emandako datuen arabera, 2009ko ekainean 47,52 egunekoa zen itxaron beharreko denbora. Urte hasieran, itxaron zerrendak murrizteko plan bat jarriko du abian Eusko Jaurlaritzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu