(...) Heldu da garaia egungo egoeratik ateratzeko, egungo egoera aurrera egiten uzten ez duen kale itsua baita, euskal auziari baliagarria ez zaiona eta autodeterminazioaren kontrarioei mesede egiten diena. Konbentzituta gaude: ezerk ez ditu izutzen euskal auzi nazionalaren kontrarioak hautestontzietako gehiengo sozial batek adina, demokratikoki lortuta betiere. Indarkeriak ez du gizartea batzen, zatitu egiten du. Ez du jendea auziaren edo kausaren alde jartzen, bidezko ideia baten kontra jartzen du jendea. Ez du jendea batzen edo pilatzen, kontrakoa baizik. Indarkeriak ez du inon begikotasunik sortzen, uko egiten diote nonahi (...).
(...)Euskal alderdiei adierazi nahi diegu, besterik gabe, eta batez ere ezker abertzale guztiari, nazionalismo progresistari alegia -aukera zabala eta plurala dela uste baitugu-, berak duela erantzukizun nagusia egungo egoerari etorkizuneko irtenbidea emateko. Orain dauka aukera historikoa alternatiba politiko berri bat mugiarazi eta berorren buru egiteko -taldeko ilusioa baliatuta, euskal gizarte osoa alegia- eta Euskal Herriko askatasunera bidean zubi-lana egiteko(...).
Itxaropenari ateak irekitzeaz
Josep Lluis Carod-Rovira eta Jaume Renyer i Alimbauren iritzi artikulua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu