politika

Itxaso Legorburu Parisera eraman dute epailearen aurretik pasatzeko

Herenegun arratsaldean Frantziako Poliziak Mezieres-en-Brennen (Indre departamentua) atzeman zuen ustezko etakidea. Gaur ustez Legorburuk alokatuta zuen Orioko etxebizitza miatu du Guardia Zibilak.

2009ko apirilaren 17a
17:55
Entzun
Gaur goizaldean Itxaso Legorburu ustezko etakideak Orion (Gipuzkoa) alokatuta izan zezakeen etxebizitza miatu du Guardia Zibilak. Bertatik, hainbat kutxa atera dituzte poliziek. Legorburu Parisera eraman dute gaur, epailearen aurretik pasatzeko.

Atzo, Legorbururen senideen Gasteizko etxea miatu zuten. Horretaz gain, atxilotuak ustez lan egiten zuen Gasteizko Garraxi taberna ere arakatu zuten.

Gasteiztarra da Legorburu (1981), eta polizia iturriek diote hura dela herenegun arratsaldean Frantziako Poliziak Mezieres-en-Brennen (Indre departamentua) atzeman zuen ustezko etakidea. Ikerketa iturrien arabera, Parisera bihar eramango dute Legorburu, epailearen aurretik pasatzeko.

Operazioak zabalik jarraitzen du, atxilotuarekin zegoen gizonezkoak ihes egin zuelako.

Jendarmeek ustez ETAkoak diren bi pertsona horiekin topo egin zutenean gertatu zen atxiloketa. Betiere polizia iturrien arabera, arma denda baten aurrean zeudela ikusi eta identifikatzeko eskatu ondoren, ustezko etakideek autoan ihes egin zuten. Autoarekin istripua izan eta gero atxilotu zuen Frantziako Poliziak emakumezkoa; jendarmeen arabera dokumentazio faltsua eta armak zeramatzan gainean. Gizonezkoak ihes egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.