Abiadura handiko trenaren kontrako kartel handi bat eskegi zuen Mugituk Igeldon urtarrilean, eta Donostia 2016 egitasmoarena ordezkatu. Gaur, Denis Itxaso Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko PSEren hautagaiak SER irrati katean aitortu du berak, Odon Elorza Donostiako alkate ohiak eta Jorge Letamendia eta Alberto Rodriguez zinegotzi ohiek kendu zutela AHTaren kontrako kartela.
Urtarrilaren 26an igo ziren mendira. "Gaua zen, eta hotz egiten zuen", azaldu du Itxasok. Argudiatu du "umezurtz" sentitu direla udal gobernuarekin gai horretan, eta "barrenetik" atera zitzaiela AHTaren kontrako kartela kendu eta Donostia 2016koa berrezartzea.