Itxasok eta Benitezek GHKri «oztopoak» jarri dizkiotela salatu du Alduntzinek
GHK Gipuzkoako hondakinen partzuergoaren lanari «oztopoak» jartzen eta «alarma» eragiten aritu dira Denis Itxaso eta Arcadio Benitez, Juan Carlos Alduntzin GHK-ko presidentearen hitzetan. Itxasok eta Benitezek herenegun utzi zuten partzuergoko administrazio kontseilua, erakundeak hartutako bidearekin ados ez zeudela azalduta. Alduntzinen ustez, Itxaso partzuergoko presidenteorde izan zen garaian Gipuzkoa «hipotekatzeko saioa» egin zuen instituzioak. GHK lanean ari da, Alduntzinen esanetan: «Enpresentzat, bankuentzat, udalentzat, mankomunitateentzat eta gipuzkoar guztientzat irtenbide egoki bat aurkitzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu