Larunbat eguerdian hasita 24 orduko itxialdia eta gose greba egin dute 70 lagun inguruk, koalizio gobernua osatzea ahalbidetuko duen akordio bat eskatzeko.
Ekintza antolatu duten ANCko kideek zehaztu dute, hala ere, CUPi ez ezik Junts pel Siko kideei begira ere egin dutela protesta. "Gobernua osatzeko lana gaurko erabakiaz haratago doalako. Hau ez da egun bakarreko kontua, hilabete askotako lana baizik", nabarmendu du Angels Folch ANCko kideak.