EUSKARA

Itxialdia egin dute Antsoaingo udaletxean, euskarazko haur eskolak aldarrikatzeko

Eraikinera sartu eta ateak katez itxi ditu protestari batek.

jarraia175646.jpg
2019ko abenduaren 31
11:44
Entzun

Antsoainen euskarazko haur eskola aldarrikatzeko protesta ekintza egin dute gaur goizean. Euskaltzale talde bat udaletxe aitzinean bildu eta horietako batek bere burua itxi du eraikinaren barruan. Ate guztiak katez itxi ditu, eta sarbidea galarazi.

"Udalak ez digu jaramonik egiten, eta ez die gure eskaerei erantzuten. Bitartean, erdal ereduko haur eskolari eusten dio. Haurrak euskaraz hezi nahi ditugun gurasook bazterketa pairatzen dugu", azaldu dute haur eskola euskaldunen aldeko ekintzaileek. 

Handik minutu gutxira heldu dira Antsoaingo udaltzainak, eta protestariarekin hitz egiten saiatu dira, gaztelaniaz, baina hark euskaraz soilik erantzuten ziela ikusita, alde egin dute. Inguruan zeuden kazetari batzuk ere identifikatu dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.