Itxialdikoen oharra

2011ko abenduaren 27a
13:08
Entzun

"Ekaitz Samaniego, 21 urteko gazte gasteiztarra, atxiloketa arriskuan da Auzitegi Gorenak 8 urteko espetxe zigorra berretsi duen momentutik. 2 urte katenaria baten apurketagatik eta 6 urte Segiko kide izatea leporatuta. Epaiketa eta zigor politikoa, beraz, politikoki aktiboa izateak edota gizartearekiko kezkak agertzeak eramango baitu Ekaitz espetxera.

Jakin badakigu Ekaitzena ez dela egoera isolatua. Ehunka dira, haien jardun politikoarengatik espetxean dauden gizon-emakumeak, etxetik ospa egitea erabaki dutenak zigorra ekiditeko edota kalean daudenak epaiketaren zain.

Aro politiko berri bat zabaltzen ari dela entzuten ari gara behin eta berriz. Bestelako moduekin, bestelako etorkizun berriak eraikitzeko aukera zabaldu zaigu Euskal Herrian. Eta halere, 128 pertsona aurkitzen dira Espainiako Estatuko ziegetan militantzia politikoa dela eta. 23 Gasteizko kaleetan epaiketaren zamarekin bizi direnak. Badira gaur egun Poliziaren mehatxu eta jarraipenak jasaten dituztenak eta baita azken atxiloketen ondorioz delako lista beltzetan aurkitzen diren gazte gasteiztarrak.

Egoera hauek ahaztuegiak eta isilduegiak daude agenda mediatiko eta politiko ezberdinetan. Ekaitzen kasuaren aurrean eta etorkizunean helduko diren beste kasuen aurrean ezin gara etsipenean erori. Ez luke sekula gertatu izan behar, baina nola da posible gaur egungo testuinguru politikoan Ekaitz eta beste ehunka pertsonek espetxe zigorrarekin ordaintzea bere militantzia politikoa? Oraindik ehunka pertsona epaiketa politikoengatik espetxe zigorrak ordaintzen egotea nola demontre den posible izan beharko genuke mintzagai eta euren kaleratze data eta ordua ere bai. Aldiz, kartzelak are gehiago betetzen ari dituzten ekintzekin topo egiten dugu.

Baina, oinarrizko askatasunen urraketaren arazoa ez da soilik ezker abertzalearena edo euskal herri autodeterminatu bat nahi dutenena. Nagusi den gizarte eredu hau eraldatu nahi dugun guztiona da. Kriminalizatzearen kriminalizatzeaz eta lege-kolpeka, adierazpen kritiko oro mututu nahi baitute. Eta, honen aurrean zer? Gure eskubideak praktikatzen jarraitu, eta hauek praktikatzeagatik errepresioa jasaten dutenen inguruan salaketa eta elkartasuna antolatu. Gure eskubide zibil eta politikoak bermatuta nahi ditugulako.

Guztiaren harira, testu honen sinatzaileok honakoa aldarrikatzen dugu:

- Epaiketa politiko guztiak bertan behera gera daitezela.

- Eskubide zibil eta politikoak urratzen dituzten salbuespen legeak baliogabetzea.

- Jarduera politikoagatik auziperatuak izan diren pertsona guztien berehalako askatasuna.

Honetaz gain, Ekaitzi babesa eman eta egoera honi erantzuna emateko deitu den manifestaldiari gure atxikimendua adierazi nahi diogu. Abenduaren 31n, 19:00etan Korreos plazatik.

Elkar lotuz, Ekaitz etxean!

Euskal gazteria libre eta legala!"

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.