Itxurazko ezkontzak egitea egotzi diote donostiar bati
DONOSTIA. Itxurazko ezkontzak egiten zituen sare batekoa zelakoan, gizon bat atxilotu du Espainiako Poliziak Donostian. Paperik ez zeukaten etorkinei agiriak lortzeko bideak jartzen zizkieten, eta agiriak faltsutzen zituzten, Poliziaren arabera. Ezkontzak egiten zituzten horretarako: Espainiako herritartasuna duten pertsonak atzerritarrekin ezkontzen zituzten. Immigranteek paperak lortzen zituzten horrela, diru truke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu