Itzali dute Basauriko Iberdrolako estazioan piztutako sua

Gauerdian piztu zen. Ez da inor zauritu, baina instalazioa hondatuta geratu da. San Miguel auzoko bizilagunei eskatu diete  leihorik ez irekitzeko sua guztiz itzali arte, kea dela eta.

Udaltzainen auto bat errepidea mozten sutea izan den gunean.
2023ko uztailaren 5a
11:27
Entzun

Basauriko (Bizkaia) Iberdrolan piztutako sutea itzali dutela jakinarazi die enpresak berri agentziei. Suak 3.000 bat bezeroren hornikuntza eten du hainbat orduz gauean. Goizeko bederatzietarako, guztiz berrezarri da, sare adimendunei eta gertuko azpiestazioei esker. Sutearen jatorria zein izan den ikertzen ari dira.

Goizeko bederatzietan lortu dute kontrolatzea suhiltzaileek. Sutea hasi zenean, suhiltzaileak, Ertzaintza eta Iberdrolako teknikariak joan ziren estaziora. Iberdrolako kideak kalteak ebaluatzen ari dira, konpontzea zenbat kostatuko den jakiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.