Sutea

Itzali dute Leitzako Vanpac lantegiko sutea

Paper enpresa horretan sua pizten den hirugarren aldia da. Kalteak zenbatekoak diren neurtzen ari dira.

2007ko azaroaren 26a
10:14
Entzun
Papera birziklatzen duen Leitzako (Nafarroa) Vanpac lantegian sutea piztu da bart, 03:45 aldera. Altsasuko eta Iruñeko suhiltzaileak aritu dira itzaltze lanetan, eta 06:00etarako kontrolpean bazuten ere, ordu batzuk gehiago behar izan dituzte guztiz itzaltzeko. 10:00etan dagoeneko itzalia zegoela jakinarazi dute.

Urtebeteko epean Vanpac enpresaren egoitzetan sutea izaten den hirugarren aldila da. Duela urtebete Leitzako lantegiak hartu zuen su, gaur bezala. Pabilioietako bat erabat kiskali zen orduan, eta suhiltzaile bat larri zauritu zen. Duela hamar egun, azaroaren 15ean, sutea izan zen berriz Vanpacen, baina Oiartzungo (Gipuzkoa) lantegian. 180 tona paper erre ziren orduan.

Gaurko kalteak zenbatekoak diren neurtzen ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.