Ezagutzen ez diren arrazoiengatik piztu zen sutea Orozkon eta Baranbio aldera zabaldu zen. Araba eta Bizkaiko suhiltzaileekin batera, Ertzaintzaren helikoptero bat, ur-hegazkin bat eta eskualdeko hainbat bizilagunek parte hartu dute sutea itzaltzeko lanetan.
Gaur goizeko 10:00ak aldera sugarrek indarra hartu duten arren, eguerdiko 13:00etarako sua itzali dute.
Agintaritzak oraindik ez daki zenbat hektarea erre diren.
Suteak
Itzali dute Orozko eta Amurrio arteko zonaldean atzo sortutako sutea
Itzali dute Orozko eta Amurrio arteko zonaldean atzo sortutako sutea. Gaur goizaldeko 06:00ak aldera Orozko eta Baranbio herrien arteko mendietan atzo piztu zen sutea kontrolpean zela uste bazen ere, goizeko 10:00ak aldera sugarrek indarra hartu dute Amurrion, baina azkenean eguerdiko 13:00etan itzali dute sutea, Ertzaintzaren iturriek esan dutenez. Herrizaingo sailaren arabera, goizeko 10:00etan ekin dote ertzainek eta suhiltzaileek Amurrio inguruan piztu berri zen sutea kontrolatzeko lanei. Sua A-68 autobidearen inguruetara ere iritsi da goizean, eta hori dela eta errepide horretako errei bat itxi egin behar izan dute, Baranbio parean, baina gerora normaltasunez ibili da zirkulazioa itxitako erreia ireki baitute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu