Suhiltzaileek 17:00 aldera eman dute itzalitzat Leitza eta Goizueta arteko mendian piztutako sutea. Ostegun arratsaldetik zuten kontrolpean, baina eremua hozteko lanak luzatu egin dira, haizearen eta tenperaturaren eraginez. Neurketa zehatzagoa egiteke, uste dute 50 hektarea inguru erre direla.
Cordovillako, Altsasuko, Goizuetako eta Leitzako suhiltzaileak aritu dira lanean.