Gizartea

Itziar auzo udal izateko prozesua babesteko talde bat eratu da

Hilabete batzuetan xedea gauzatzea espero dute; Deba eta Itziarren arteko «kontsentsuak» ekarri duela uste dute.

arantxa iraola
2014ko martxoaren 1a
16:25
Entzun

Hiru hilabeteren bueltan auzo udal izateko esperantza du Itziarrek; era horretan, Debako auzoak autonomia izango du hainbat gai kudeatzeko. Iragan hamarkadetan desanexioaren aldeko ahaleginak ere egin dituzte Itziarren, baina iragan urrian Debako Udalbatzarrak auzo udala eratzeko prozesuari onespena eman zionetik, bide hori ari da gailentzen. Ez da Gipuzkoan era horretako hautua egiten duen lehen auzoa; Hernaniko Ereñotzuk hori bera egin zuen 2010. urtean.

«Guretzat eredu da Ereñotzuk jarraitu duen bidea», azaldu dute gaur eguerdian Denon Herria plataformako ordezkariek. «Guztiek guztien partetik jarri dute prozesu hori aurrera eraman ahal izateko». Plataforma berria da Denon Herria, prozesuari arnasa emateko sortutakoa, eta gaur eguerdian aurkeztu dute, Deban. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.