EUSKAL PRESOAK

Itziar Moreno bakartuta daukatela salatzeko, protestak abiatu dituzte Osnyko euskal presoek

Hilaren 17az geroztik baraualdia egiten ari dira txandaka, eta larunbat arratsaldero elkarretaratzeak egingo dituzte espetxeko patioan.

Elkarretaratzea Fresneseko euskal presoen egoera salatzeko. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS
2016ko maiatzaren 19a
16:22
Entzun

Maiatzaren 2az geroztik daukate bakartuta Itziar Moreno, eta horren aurkako protestan, hamargarren gose greba eguna dute Fresnesko espetxeko (Frantzia) euskal presoek. Horiei elkartasuna adierazi eta Morenoren bakartzea amai dadila eskatzeko, protestak abiatu dituzte  Osnyko kartzelako euskal presoek ere.

Hilaren 17tik, baraualdian dira presoak, txandaka; egunero bat egiten ari da gose greba, eta hala jarraitzeko asmoa dute Moreno bakartze egoeratik ateratzen duten arte. Gainera, eskutitzak bidaliko dizkiete Fresnes nahiz Osnyko presondegietako zuzendaritzei, Laurence Le Vert instrukzio epaileari eta Jean-Jacques Urvoas Frantziako Justizia ministroari.

Fresneseko presoek egin bezala, Osnykoek ere euskal herritarrei eskatu diete idatz diezaiotela gutuna Fresneseko espetxeko zuzendaritzari Morenoren egoeraren aurrean kexa adierazteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.