EUSKAL PRESOAK

Itziar Morenoren bakartzea salatu dute Frantziako Kontsulatuaren aurrean

Maiatz hasieratik bakartua dute Fresnesko espetxean, eta haren egoera amai dadin, gose greban dira kartzelako gainerako euskal presoak.

Amaia Izko Sortuko bozeramailea Frantziako kontsulatuaren aurrean. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
2016ko maiatzaren 20a
12:15
Entzun

11 egun daramatzate baraualdian Saul Curto, Ugaitz Errazkin, Xabier Goienetxe, Oier Ibarguren eta Enrique Lopez euskal presoek Fresnesko espetxean (Frantzia). Zigor ziegan dira Fresnesko emakumezko presoak ere, Iratxe Sorzabal eta Ekhiñe Eizagirre, eta Osnyko presondegian preso daudenek ere protestak hasi dituzte Itziar Morenoren egoera salatzeko.

Gaur, elkarretaratzea egin du Sortuk Frantziak Bilbon duen kontsulatuaren aurrean, presoei elkartasuna adierazi, bakartzea eta sakabanaketa politika "ankerrak" salatu eta kontsulari Morenoren egoeraz ohartarazteko.

Alderdiak salatu du espetxe politika "kriminala" erabiltzen dutela Frantziak eta Espainiak "Euskal Herrian irekitako bake prozesua zapuztu eta euskal presoei etengabeko salbuespen neurriak ezartzeko". Sorturen iritziz, "garaia da halako zigor neurriak behin betiko amaitzeko. Inoiz baino beharrezkoago da indarrak batzea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.