gizartea

Itziarrek auzo-udala izan nahi du

Itziar Herria Sortzen elkarteko kideekin izan da BerriaTB. 1990ean egin zuten Debatik bereizteko aurreneko saioa.

2009ko azaroaren 18a
15:57
Entzun
Debako (Gipuzkoa) udalerriaren parte da Itziar, baina auzo-udala izan nahi du. 1990ean egin zuten itziartarrek Debatik bereizteko lehen saioa. Ez zuten lortu, Debako Udalak eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek atzera bota zutelako eskaera. Hemeretzi urteren ostean, auzo-udal izateko eskaera egin dute. Itziar Herria Sortzen elkartea sortu dute helburu hori lortzeko. Bertako kideekin izan da BerriaTB.

Bederatzi gunek osatzen dute Itziar: Kaskoa, Itxaspe, Elorrixa, Arrola, Egia, Mardari, Arbizkoa, Endoia eta Lasturrek. Guztira mila biztanle bizi dira.

Auzo-udal izaera lortuz gero, Debako egitura administratiboaren barruan jarraituko luke Itziarrek, baina eskumen batzuekin. Prozesua luzea izan arren, urratsez urrats euren helburua lortzeko prest daude.

BerriaTBk Jesus Mari Agirrezabala Debako alkatearen iritzia jakin nahi izan du, baina alkatetzak jakinarazi dio Agirrezabalak oraingoz ez duela adierazpenik egingo gaiari buruz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.