Gizartea

Itziartarrak, auzo udal izatearen alde

Botoa eman dutenen %94,7k egin dute horren alde.

Itziartarrak, bozka ematen, atzo. GORKA RUBIO, ARP
2014ko maiatzaren 26a
07:49
Entzun

Debako Udalari begira daude gaur itziartarrak. Auzo udal izateko galdeketa egin zuten atzo, eta horren aldeko nahi biribila agertu zuten herritarrek. Botoa ematera deitutako 864 lagunetatik 626 bizilagunek parte hartu zuten galdeketan, %72,7k. Eta horietatik 593k auzo udal izatearen alde egin zuten (%94,7). Ezezkoak %4,15eko babesa jaso du (26 boto); bi baliogabeak izan ziren, eta zuriak, bost.

Galdeketa antolatu duen Denon Herria plataformako kideak pozik daude lortutako emaitzekin, atzokoa "egun historikoa" izan zela iritzita. Dena den, Debako Udalak zer esango itxaron beharko dute orain.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.