Bilbotik Amsterdamera zihoala, 53 lagun —gehienak unibertsitateko ikasle eta irakasleak— zeramatzan autobus batek istripu bat izan zuen Lillen (Frantzia) uztailaren 26an. Ezbeharrean 34 lagun zauritu ziren. Horietako batzuk Lillen bertan erietxeratu zituzten, eta beste batzuk Euskal Herrira itzulitakoan ospitaleratu zituzten.
Lilleko erietxean zeuden euskal herritarren artean bakarra falta zen alta jasotzeko, eta atzo eman zioten, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi zuenez. 22:30 aldera heldu zen Loiuko aireportura.
Bestalde, istripuan zauritutako hiru lagun Osakidetzako erietxeetan daude oraindik. Hala ere, hobera egiten ari dira.