Espainiako Gorteetarako hauteskundeak / Biharamona

"IUk Zapateroren araberako papera" joka dezakeela adierazi du Mikel Aranak

EB-IUko kide Mikel Aranaren ustez, "IUk Zapateroren araberako papera joka" dezake datorren legealdiari begira. EB-IUk emaitza txarrak izan ditu, boto kopuruetan ez du hainbesteko jaitsierarik izan, baina diputatu kopuruan bai: Espainian bederatzi diputatu zituen lehenago, eta bost baino ez ditu eskuratu orain.

2004ko martxoaren 15a
18:13
Entzun
"IUk Zapateroren araberako papera joka dezake. Gure boto-emaileek badakite ezkerreko politikari eutsiko diogula, eta Zapaterok bakarrik gobernatu nahi baldin badu, goberna dezala, baina argi dagoena da oposizioan edo beste edozein lekutan guk bermatu behar dugula zentroko politika hori ez egitea", adierazi du Mikel Arana EB-IUko legebiltzarkideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.