2007ko hauteskunde autonomikoetara aurkezteko abertzaleen plataforma osatzeko deia egin zuten Aralarrek eta EAk. Batasunari eta IUNri Nafarroa Baira batzeko deia egin zien, zehazki Aralarrek. Horrela, UPNren eta PSNren alternatiba izateko.
IUNk biltzarra egin du, eta proposamenari ezetz esatea erabaki dute. Izan ere, beraiek ez direla alderdi abertzalea diote, beraz, abertzaleen plataforman parte hartzea ez datorrela beraien izaerarekin bat uste dute.
Nafarroa
IUN ez da batuko Nafarroa Baira
IUN bakarrik aurkeztuko da 2007an egingo diren Nafarroako hauteskunde autonomikoetara. IUN koalizio ezkertiar eta federalista dela diote zuzendaritzakoek, baina ez abertzalea. Beraz, Aralarrek eta EAk proposatu bezala ez dira Nafarroa Baira batuko. Nafarroa ezkerretik eta pluraltasunez aldaketa egitea nahi du IUNk, zuzendaritzak onartutako ebazpenean jasotzen denez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu