Gizartea

Iurretan okupatutako etxea botatzen ahalegindu dira

Gazte batzuk balkoi baten azpian ipini dira.

2009ko ekainaren 5a
13:02
Entzun
Gaur goizean Iurretan (Bizkaia) okupatutako etxea botatzen ahalegindu da eraikuntza enpresa bat eta, horren aurrean, eraikineko gazteek erresistentzia jarri dute: balkoi baten azpian jarri dira. Hala ere, gazteek salatu dutenez, enpresak balkoia botatzeko saiakera egin du. "Enpresaren eta bertako ordezkariaren eskutik argi gelditu da noraino heltzeko prest dauden, gazteak arrisku larrian ipini dituztelako".

Balkoia jaustear zela, makinako langilea gelditu egin da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.