Gaur, Zestoan egingo diote ongietorria, eta larunbatean Zumaian. Zestoan 19:30etarako dago deialdia eginda, manifestazioa egingo dute aurrena, eta ongi etorria gero. Zumaian ere manifestazioa egingo dute aurrena, 18:30ean kofradiatik abiatuta, gero ekitaldia eta afaria egingo dituzte.
Arrizabalagak sakabanaketa eta bakartzea gertutik ezagutu ditu hemezortzi urteetan zehar. 1987ko ekainaren 15ean atxilotu zuen Guardia Zibilak. Bost egun inkomunikatuta egin eta torturak salatu zituen. Ondoren, Carabanchelen, Salto del Negron, Bonxen, Avilan eta Villabonan egon da preso.
Euskal Presoak
Ixiar Arrizabalaga kartzelatik atera da, 18 urte preso egon ostean
Goizeko 11:00ak aldean atera da Ixiar Arrizabalaga Villabonako espetxetik. Kanpoan Zestoako eta Zumaiako lagun eta senide ugari zituen zain, eta lehen harrera han bertan egin diote. Arrizabalaga zumaiarra da, baina Zestoan bizi zen atxilotu zutenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu