EZBEHARRA

Izabako mendizale bat hil da Pirinioetan

Petrechema mendian aurkitu dute gorpua, Espainian, Nafarroako mugatik hurbil. Elur jausi batek harrapatu du azpian.

2012ko otsailaren 27a
22:54
Entzun

Izabako (Nafarroa) 54 urteko mendizale bat hilik topatu du arratsaldean Guardia Zibilak Pirinioetako Petrechema mendian, Espainian, Nafarroako mugatik hurbil. Elur jausi batek harrapatu du. Atzotik zebiltzan haren bila Anie eta Ezkaurre mendien inguruetan. Elur jausi baten berri izan du Poliziak, eta han miatzen hasi direnean aurkitu dute mendizalearen hilotza.

Bestalde, Bilboko 46 urteko mendizale bat hil zen asteburuan Anbototik (Bizkaia) amilduta. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, larunbatean hasi ziren haren bila, eta igande eguerdian topatu zuten, hilik. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.