Izadiaren eta pertsonen oreka aldarrikatu du ELAk
BILBO. Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira, Iberdrolak Bilbon duen egoitzaren atarian protesta egin zuen atzo ELA sindikatuak.«Berdez mozorrotutako kapitalismoa» salatu, eta justizia soziala eskatu zuen. «Naturaren eta pertsonen arteko oreka berreskuratu behar dugu». Bizi erakundeak ere parte hartu zuen bilkuran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu