Izagirre babestu dute talde ekologistek zezenketen gaian
DONOSTIA. Eguzki talde ekologistak, Berdeen alderdiak eta ATEA animalien eskubideen aldeko taldeak babestu egin dute Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea, Illunbeko zezen plazan zezenketarik ez egiteko erabakia dela eta. Bilbon, sinadurak batzen hasi dira zezenketen alde. Herenegun, zezenetara joan ziren hainbat agintari; tartean, Patxi Lopez lehendakaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu