polizia operazioa

Izagirre, Otaegi, Gorostidi eta Maiztegi espetxean sartzeko agindu du Garzonek, eta Garcia eta Gelbenzu aske geratu dira

Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzon epaileak Espainiako Poliziak asteartean atxilotutako Zugaitz Izagirre, Xabier Otaegi, Eneko Gorostidi eta Regina Maiztegi baldintzarik gabe espetxean sartzeko agindu du. Iturri judizialek adierazi dutenez, Gaizka Garcia oiartzuarra eta Ruben Gelbentzu andoaindarra aske geratu dira. Atzo atxilotutako Mikel Garaiondo eta Maider Egiguren astelehenan pasako dira epailearen aurretik.

2003ko azaroaren 21a
15:04
Entzun
Zugaitz Izagirre oiartzuarra, Xabier Otaegi lasartearra, Villabonako Eneko Gorostidi eta Soraluzeko Regina Maiztegi baldintzarik gabe espetxen sartzeko agindu du Baltasar Garzon epaileak. Gaur epailearen aurretik pasatzekoak ziren Gaizka Garcia oiartzuarra eta Ruben Gelbentzu andoaindarra, berriz, aske geratu dira.

Atzo Enekoitz Oiartzabal eta David Brum oiartzuarrak aske utzi zituen epaileak, eta Iruñeko Ikerne Indakoetxea eta Goizeder Anton, eta Arrasateko Saioa Azua eta Gaizka Azkarate baldintzarik gabe espetxeratzeko agindu zuen Garzonek.

Atzo atxilotutako Mikel Garaiondo eta Maider Egiguren astelehenan pasako dira epailearen aurretik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.