GiZARTEA

Izagirrek ez du berrituko Donostian zezenketak egiteko hitzarmena

Juan Karlos Izagirre hiriko alkateak iragarri du hurrengo urtean ez duela hitzarmen berririk sinatuko Illunben zezenketak egin daitezen. "Bat nator zezenketen aurkakoen diskurtsoarekin", adierazi du.

2012ko abuztuaren 20a
15:47
Entzun

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak datorren urtean hirian ez dela zezenketarik egingo iragarri du gaur, Aste Nagusiaren balantzea egiteko deitutako prentsaurrekoan. "Ez dago hitzarmenik abonatuekin; zezenketak antolatzeaz arduratzen zen erakundearekin genuen hitzarmena amaitu egin da, eta ez dugu hori berritzekoa asmorik".

Izagirrek nabarmendu du bat datorrela "zezenketen aurkakoen diskurtsoarekin". Era berean, salatu du Illunbe bezalako zezen-plaza bat ezin dela "urtean zazpi zezenketa egiteko mantendu". Horregatik, "kirol-erabilerak" emango zaizkio. "Zezenketak jada ez dira garai batean bezala Donostiako jaien uztarri".

Oposizioak berehala erantzun dio alkateari. PPk eta PSEk beste hitzarmen bat sinatzeko mozio bat eskatuko dutela jakinarazi dute. EAJk, berriz, elkarrizketarako borondatea agertu du, auzia eztabaidatu dadin. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.