politika

'Izan garelako, izango gara' lelopean ospatuko du EAJk Alderdi Eguna, domekan

Krisi ekonomikoa, bakea eta bizikidetzaren normalizazioa, eta Euskadiren estatus politiko berria dira jeltzaleen hiru erronkak gaur egun, Belen Greavesek esan duenez. Gasteizen izango da ospakizuna, Forondan.

2011ko irailaren 21a
13:38
Entzun

Izan garelako, izango gara leloa jarri dio EAJk aurtengo Alderdi Egunari —35.a izango da—. Gasteizen izango da ospakizuna, Forondako zelaietan, domeka honetan, gaur Belen Greaves EAJko EBBko idazkariak esan duenez. “On Joxe Miguel Barandiaranen baimenarekin, berak esandako berbetan oinarritu gara goiburua egiteko —Izan ginelako, garelako eta izango garelako—”.

EAJk gaur egun "hiru erronka" dauzkala azaldu du Greavesek. Aurrena, krisi ekonomikoa. "Espainiako Estatuaren kasuan behintzat, ez dugu oraindik ikusteko dagoen guztia ikusi. 800.000 milioi euroko zorra eta langabezia konpontzen oso zailak dira. Eta arazo horrek oraindik ezin izan du PP eta PSOE estatuko alderdi nagusi bien arteko akordiorik eragin”.

Bigarren erronka: "bakea eta bizikidetzaren normalizazioa". "Alderdiak oso argi dauka honetan ez dela kalkulu politikorako tokirik. Bakea bakea da eta ez dago bakearekin jolasterik”.

Hirugarren erronka, “nazio gisa duguna da. Euskadi munduan kokatzea. Euskadi Europako beste nazio gisa. Euskadirentzako estatus politiko berria”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.