Euskal presoak

Izarrek Donostian ikasteko eskubidea duela aldarrikatu dute hainbat irakaslek

Sara Majarenasen alabak ikasturtea Intxaurrondoko ikastolan hasteko eskubidea duela aldarrikatu du irakasle talde batek. Igandean, manifestazioa egingo dute Donostian, #IzarSararekinIkastolara lelopean.

Hainbat irakaslek Donostian eginiko ageraldia. JUAN CARLOS RUIZ (ARGAZKI PRESS)
Berria
2017ko abuztuaren 28a
11:57
Entzun

Sara Majarenas euskal presoaren eta haren alaba Izarren egoera "larria" da. Hala gogorazi dute gaur goizean hainbat irakaslek Donostiako Bulebarren egindako agerraldian. Bereziki, Izarren egoeraz ohartarazi dute. Martxotik Madrilgo zentro batean daude biak. "Udaberrian egindako gizarte presioari esker lortu genuen biak elkarrekin egotea baina oraindik larria da Izarren egoera; hizkuntza arrotz batean ikastera eta anonimatoan bizitzera behartuta dago", azaldu du Mikel Ruiz de Larrinaga Intxaurrondoko ikastolako irakasleak.

Izarrek irailaren 7an hasi behar du ikasturtea, eta ordurako Majarenas eta biak Donostian izatea nahi dutela azaldu dute agerraldian. Izan ere, gaur egun Izarrek bizi duen "babesgabetasunak" eragin psikopedagogikoak eragin diezazkiola ohartarazi dute. Halaber, gogorazi dute Majarenasek bete egin dituela zigorraren hiru laurdenak, eta, beraz, baldintzapeko askatasuna erdiesteko baldintzak betetzen dituela. Hori guztia kontuan hartuta, Majarenasen beheralako askatasuna eskatu dute irakasleek: "Izarren osasunagatik, hemen ikasteko duen eskubideagatik eta indarkeria martxistaren biktima izan delako".

Majarenas Izar alabarekin Donostiara ekar dezaten, manifestazioa antolatu dute iganderako–13:30ean, Donostiako Bulebarren– #IzarSararekinIkastolara lelopean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.