Emakundek zuzendari berria du gaurtik: azken urteetan idazkari nagusi izan den Izaskun Moiuak hartu du 1988an sortu zenetik Txaro Arteagak bete duen kargua.
Gasteizen, Ajuria-Enean, izan da kargu-hartze ekitaldia, Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakaria buru zela. Atzo Londresko erasoetan hildakoak gogoratuz eta minutuko isilunea betez hasi dute ekitaldia.
Bestetik, Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak, EHUeta Emakunderen arteko hitzarmena onartu du. 2005-2007 ikasturteetan, gizon eta emakumeen berdintasunaren masterrra egin eta bultzatzea hitzartu dute. Masterraren helburua, lan munduan sexu bien berdintasuna lortzeko,gizon eta emakumeen profesionalizazioa bultzatzea da. Masterrak, bi ikasturtetako iraupena izango du, eta lau gai jorratuko dituzte: ‘Feminismoaren Ezagutza Teorikoa’, ‘Berdintasun Politikak’, ‘Berdintasunerako Tresnagintzaren Metodologia’ eta, ‘Zeharkako Gaitasunerako Tresnak’.
Emakundek, masterra egiteko laguntzak emango ditu, eta gehienez 20 lagunen matrikularen % 65 finantzatuko du.
Emakunde
Izaskun Moiuak hartu du Txaro Arteagaren lekukoa Emakunderen zuzendaritzan
Emakunde Emakumearen EAEko Institutua sortu zenetik gaur arte Txaro Arteaga izan da erakunde horretako zuzendari. Gaur, ordea, Izaskun Moiua orain arteko idazkari nagusiak hartu du Arteagaren erreleboa, eta bera izango da Emakundeko zuzendari etorkizunean. Gasteizen, Ajuria-Enean, izan da kargu-hartze ekitaldia, eta minutu isilunea egin dute Londresko atzoko atentatuengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu