Hezkuntza

Izena ematea beharrezkoa izango da Araba Euskaraz-en parte hartzeko

Laudio ikastolak antolatuko du Arabako ikastolen aldeko festa. «Egoerara egokitutako eguna» antolatu dute, ibilbiderik eta kontzertu handirik gabe eta bi gune handitan banatuta.

Araba Euskaz-en egitarauaren aurkezpena, gaur goizean, Laudion. ARITZ LOIOLA / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2021eko ekainaren 1a
13:50
Entzun

Kontzertu handirik gabe, ibilbiderik gabe... Koronabirusak baldintzatutakoa izango da 2021eko Araba Euskaraz ere. Laudioko ikastolak antolatuko du, eta «egoerara egokitutakoa» izango dela ziurtatu du Aiara Murga Laudio Ikastolako lehendakariak, gaur egitaraua aurkezteko egin duten agerraldian: «Egoerara egokitutako eguna antolatu dugu, berrasmatu beharra nagusitu da antolakuntzan». Ekainaren 20an egingo dute, Zabal bideak lelopean, eta aurrez Araba Euskaraz-en webgunean izena eman beharko da parte hartzeko.

Bi gune handi izango ditu jaiak: euskararen plaza — herrigunean— eta euskararen basoa —parkean—. Horien baitan, hainbat txoko atonduko dituzte. Herriko plazan, 10:00etan hasita, irekiera ekitaldia egingo dute erakundeetako ordezkariekin; 11:00etan eta 13:00ean, Gora kasete ikuskizuna eskainiko dute; 16:00etan, dantza emanaldia izango da ikusgai; eta 17:30ean, zunba tailerra egingo dute. Aldai plazan, berriz, 3 kluba, Go!azen kontzertua izango dute 11:00etan eta 13:00ean eta 17:30ean, Maider Zabalegik kontzertu akustikoa izango dute entzungai. Gainera, kultur etxeko lorategian, 11:00etan eta 13:00etan tailerrak eta jolasak izango dituzte, eta Eroskik sukaldaritza ikastaroa emango du. Kasinoan, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan ihes gela izango da aukeran, eta 16:00etan, karaokea. Pergolan, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan hasita, Kaiku: elikagaien taupadak antzerkia eskainiko dute; 16:00etan, bertso saioa; eta 17:30ean, Ene bada! Aiama eta Ane Guria musika emanaldia. Azkenik, Lamuza frontoian, goizeko 10:00etatik Arabako herriarteko esku pilotako partidak jokatuko dituzte, eta dekatloia egingo dute16:00etan.

Ekintza horietaz gain, 41 postuko azoka ere egingo dute Laudioko institutuko jolastokian, eta horretarako ez da izena eman beharrik egongo. Tonbola bat jartzeko asmoa ere badute Lamuza plazan.

«Erronka bikoitza»

Antolatzaileen hitzetan, «erronka bikoitza» dute. Batetik, Laudio Ikastolaren hezkuntza proiektua «ezagutarazi eta hauspotu» nahi dute; bestetik, Araba Euskaraz eguna bera «biziberritu eta indartu», «ikastolako komunitatearen eta herriko elkarteen eta erakundeen arteko harremanak sakonduz».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.