FISKAL NAGUSIA
•Eduardo Torres-Dulce. Eduardo Torres-Dulce izango da Espainiako fiskal nagusi berria Candido Conde-Pumpidoren ordez. Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroak proposatu du kargurako. 61 urte ditu. Haren aita Eduardo Torres-Dulce y Ruiz Ordena Publikoaren Tribunaleko magistratua izan zen (TOP) —Francoren diktadura garaiko tribunalpolitikoa—. Torres-Dulce, semea, 1985etik 1999ra Auzitegi Konstituzionaleko fiskala izan zen, 1996tik 2000ra Fiskaltzako idazkaritza teknikoko burua, 2000an Fiskaltzaren Kontseiluko kide izendatu zuten eta ordutik Auzitegi Goreneko fiskala izan da. 2005ean Conde-Pumpidok Goreneko Zigor aretoko fiskal nagusi postutik kendu egin zuen.
ESPETXE ZUZENDARITZA
•Angel Yuste. Angel Yustek ordezkatuko du Mercedes Gallizo Espetxe Zuzendaritzan. Bigarren aldiz izango da karguan Yuste, Jose Maria Aznarren lehen agintaldian betebehar bera bete baitzuen. 54 urte ditu, eta Zuzenbidean lizentziaduna da. Azken urteetan Madrilgo Autonomia Erkidego Azpiegitura arloko zuzendari nagusia izan da.
Izendapen berriak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu