Euskal Herria

Izeta: "Elizak errespetuz ematen ditu abortuari buruzko ideiak, baina izen ona kentzen zaio"

Bilboko apezpikuaren ustez, "ondo armatutako" antropologia eta etika bat azaldu du Elizak abortuaren inguruan.

Feministen elkarretaratzea, atzo, Donostian, Munillak meza ematen zuen bitartean. JON URBE, ARGAZKI PRESS
urtzi urkizu
2014ko martxoaren 26a
16:43
Entzun

Abortuaren inguruko ideiak ematen dituenean Elizak ez duela liskarrik bilatzen uste du Mario Izeta Bilboko apezpikuak. "Baina kasu batzuetan izen ona kentzen zaio, eta argudio pertsonalekin erantzuten zaie apezpikuei", esan du Onda Vasca irratian. Izetaren ustez, apezpikuak "beti" daude abortuaren inguruko eztabaidara zabalik, eta ez dute jarrera "beligeranterik". Eta hala gaineratu du: "Apezpikuek gizonaren eta emakumearen inguruko egia antropoligiko bat azaldu dute". 

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gero eta gazte gehiagok dira esaten dute ez dutela haurrik izan nahi. Datu horren harira, Bilboko apezpikuak "familia politika bat" eskatu du, "familia bizitza eraikitzen laguntzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.