Eguraldia

Izotz arriskua txikituz doa

Ez du elurrik egingo, baina errepideetan izotzarekin erne ibiltzeko eskatu dute.

2009ko urtarrilaren 9a
16:07
Entzun
Iragarpenen arabera, gaur ez du elurrik botako Euskal Herrian, baina atzo kostan nahiz barnean bota zuenak izotza eragin du, hotz handia egin baitu gauez, eta errepideetan horrekin oso kontuz ibiltzeko eskatu dute Ertzaintzak eta Nafarroako foruzainek. Hala ere, arrisku hori txikituz doa egunak aurrera egin ahala. Oraingoz, ez da aparteko istripurik gertatu.

Aurreko egunetan bezala, errepide sare nagusia zabalik dago. Bigarren mailakoetan, Herrera itxita dago, eta kateak behar dira Bernedon eta Urduñan.

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziak dio gaur haizeak hego-ekialdera egin duela eta, aldi berean, giroa epelduz doala. Hego-ekialdeko haizearekin batera Ebro bailaratik hodeiak sartu eta euri arina botako du, barnealdean bereziki. Elur maila egunaren amaieran 700 metrotan kokatuko da.

Informazio zehatza

Errepideen egoerari buruzko informazio zehatza honako zerbitzuetan jaso daiteke:

- Nafarroari buruzkoa 900400100 doaneko telefonoa zenbakian, edo webgune honetan.

- Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari buruzkoa 902112088 zenbakian edo webgune honetan.

- Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoari buruzkoa hemen. Telefono zenbakia: 0800100200.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.