eguraldia

Izotza eta elurra arazoak sortzen ari dira errepideetan

Bihar eguraldiak hobera egingo eta tenperatura bizpahiru gradu igoko da, Euskalmeten arabera. 

2012ko otsailaren 8a
16:03
Entzun

Trabak eragiten ari dira elurra eta izotza Euskal Herriko errepideetan. Sare nagusia zabalik dago, baina hainbat mendate itxi dituzte. Araban itxita daude Herrera eta Urduña mendateak, kamioientzako itxita daude Bernedo, Opakua. 

Pirinioetan ohiko mendateak itxita daude. Bizkaian Astorkigana, Dima eta Gautzegaraigane mendateak daude itxita. 

Itsas mailan elurra ari du. Gasteizko Udalak larrialdi plana ezarri du, eta 200 lagun lanean ari dira elurra kentzeko. 

Mondragon unibertsitatearen Eskoriatzako fakultatean ez da gaur klaserik izango. 

Iragarpenaren arabera, arratsaldean atertzera egingo du eta ostarteak zabalduko dira. Iruñean gaur goizean 5,5 gradu zeuden zeropetik, eta Nafarroako metereologia zerbitzuaren arabera, sentsazio termikoa -10 gradukoa zen, 08:00etan. Tafallan -5,2 gradu zeuden. Bart  -4,9 gradu jaso dituzte Donostian.  Arangoitin (Nafarroa) -15 gradu jaso dituzte.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, bihar tenperatura pixka bat igoko da. Elur mailak gora egingo du; hala ere, gauera arte ez da 600-800 metroraino igoko. Goizean goiz elurra 0-100 metro artean gora egin dezake. Goizean zerua oso hodeitsu egongo da, eta euria egingo du. Arratsaldean, berriz, atertu eta ostarteak zabalduko dira. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.