Izpurako itxialdiari babesa emateko elkarretaratzeak
BAIONA. Izpurako gazteekiko elkartasunez eta euroaginduaren kontra, hainbat elkarretaratze izango dira gaur hasi eta itxialdiak dirauen bitartean, besteak beste, Gasteizen, Baionan, Donibane Garazin eta Izpuran. Bestealde, datozen orduetan aske geratuko da 2009an gazte independentisten aurka eginiko operazioan atxilo hartu zuten Jon Anda gasteiztarra, 20.000 euroko bermearekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu