politika

Izpuran itxialdian izandako gazteei etxea eskaini diete hautetsiek

Gaur amaitu dute euroaginduaren aurkako protesta gazteek. Astelehenean hasi zuten.

Berria.info
2011ko otsailaren 25a
17:47
Entzun

Segi gazte erakundearen aurkako urriko polizia operaziotik ihes eginda Izpuran egon diren zortzi gazteei euren etxea eskaini diete gaur Ipar Euskal Herriko hainbat hautetsik. Gauza bera egin zuten Aurore Martin Batasuneko kidearekin duela zenbait aste, hark ere, haiek bezala, Espainiaratua izateko arriskua duela-eta.

Beñat Lizeaga, Irati Tobar, Endika Perez, Jazint Ramirez, Aitziber Plazaola, Xalbador Ramirez, Aiala Zaldibar eta Bergoi Madernaz dira zortzi gazteak. Frantziako Poliziak atxilotu eta Paueko Epaitegiak Espainiaratzeko arriskua ikusirik, eragileei eta herritarrei babesa eskatu zieten gazteek astelehenean, itxialdiaren lehen egunean. Gaur amaitu dute euroaginduaren kontrako protesta ekintza, eta babesa erdiesten ari direla esan dute gazteek. "Hori lorpen politikoa da".

Bihar Kanbon euroaginduaren aurkako kantaldia izango da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.