Sortu-ren erregistroa

Izquierda Unidak dio "ideiak legez kanpo uztea" oso arriskutsua dela

Sortu alderdia legeztatzeak ETA desagertzea erraztuko lukeela dio Cayo Lara IUko koordinatzaileak.

2011ko martxoaren 7a
14:08
Entzun

Izquierda Unidak dio "ideiak legez kanpo uztea" oso arriskutsua dela

Cayo Lara Izquierda Unidako koordinatzailea gaur Sortu legeztatzearen alde agertu da. Elkarrizketa batean ideiak legez kanpo uztea oso arriskutsua dela esan du, eta Sorturen kasua, gainera, ETA desagertzea erraztuko lukeela uste du. Lararen hitzetan, Sortuk legea betetzen badu, hauteskundeetan egon beharko luke, "inolako arazorik gabe".

"Kontuz ideiak legez kanpo uztearekin, zeren eta herrialde honetan biolentzia gaitzesten ez duen jendea legez kanpo uzten badugu, Irakeko biolentzia ere hor dago. Ideiak legez kanpo uztea oso arriskutsua da", azpimarratu du Larak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.