Berak eginiko balorazioa orokorra dela abisu eman du Iztuetak, eta ez diela xehetasunei erreparatu. Hala ere, azpimarratu duenez, LOEn proposatzen diren hainbat aldaketa, ezarrita daude, dagoeneko, EAEko hezkuntza sisteman. EAEko Hezkuntza sailburuaren iritzian, inbertsioa egitea beharrezkoa da, eta horregatik, gogorarazi du, EAEn aldaketak egiteko aurrekontuen herena hezkuntzara bideratu dutela.
Bestalde, poztu egin da PPk egin zituen lege aldaketak ez zirelako ezarri, eta gaineratu duenez, "Madrildik agintzen diren aldaketa guztiak egingo bagenitu, zoratu egingo ginateke".
hezkuntza
Iztueta: "Euskadin LOE baino askoz aurrerago goaz"
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Angeles Iztuetak azaldu duenez, atzo Espainiako Hezkuntza Ministerioak aurkeztutako LOE Hezkuntza Lege Organikoaren zirriborroaren aldean "oso aurretik goaz Euskadin". Iztuetaren belarrian "ondo entzuten da musika", baina gaineratu duenez, "garrantzizkoena musika tresna da, eta erreforma honetarako behar den tresna zein den garbi dago: inbertsioa asko eskatzen du".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu