“Bizitzen ari garen momentua garrantzi handikoa da, eta bai euskarak eta bai euskal kulturak bultzada bat behar dute hezkuntza sisteman. Zentzu horretan indarrak batzeko unea da eta bildu gara hitz egiteko, elkarlanerako, euskal munduan dabilen hainbat talderekin eta Kontseiluarekin. Nire ustez, Hezkuntzatik egiten ari garen ahalegina izugarria da, baina nola bidea luzea den, hemendik aurrera ere pausoak elkarrekin ematea, diagnosiak elkarrekin egitea eta elkarren arteko komunikazioa egotea behar-beharrezkoa da. Beraz, hor kokatzen dugu gaurko bilera hau", esan du Iztuetak batzarrera sartu aurretik.
Martin Ugalde Kultur Parkean Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak egin dio harrera Iztuetari. Mendigurenek eskerrak eman dizkio Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuari beren egoitzara etorkizun hurbilean irakaskuntzaren alorra euskalduntzeko dituzten asmoen berri ematera joan delako. Izan ere, prozesu horren nondik norakoen inguruan interes handia dutela nabarmendu du: "Behin baino gehiagotan esan dugu eskolak euskaldundu egin behar duela, eta, oraindi, zoritxarrez, gure eskoletatik elebidunak ez diren gazteak ateratzen dira. Hori gure Estatutuaren eta Espainiako Auzitegi Konstituzinalaren kontrakoa da. Zuzendu egin behar da", nabarmendu du Mendigurenek.
Hizkuntz normalizazioa
Iztueta Hezkuntza sailburua Kontseiluko ordezkariekin batzartu da
Anjeles Iztueta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko arduradunekin bildu da gaur arratsaldean, Andoaingo (Gipuzkoa) Martin Ugalde Kultur Parkean. Bilerara sartu aurretik adierazi duenez, une honetan euskarak zein euskal kulturak bultzada handia behar dute hezkuntza sisteman, eta bide hori nola egin aztertzeko batzartu da Kontseiluko kideekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu