EUSKAL PRESOAK

Jabi Martinez Izagirre presoaren lagunek istripu bat izan dute, bisitatik itzultzen ari zirela

Onik dira autoan zihoazenak. 2010. urtetik kalean behar zuen Martinezek, baina 'Parot doktrina' ezarrita 2022. urtera arte luzatu zioten espetxealdia.

2013ko martxoaren 25a
10:26
Entzun

Jaeneko (Espainia) espetxean da Martinez, eta hura bisitatzetik zetozela istripu bat izan dute haren lagunek, Madrilen. Ez dira zauritu, baina autoak kalte handiak izan ditu. Ibilgailu ugarik jo zuten elkar, eta beste auto batean zihoan andre bat erietxera eraman zuten, larri.

Martinezi 197/2006 doktrina ezarri zioten. 2010. urtean zen libre geratzekoa, baina 2022. urtera arte luzatu zioten espetxe zigorra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.