EUSKARA

Jabier Kaltzakorta aukeratu dute euskaltzain oso

Itziar Lakaren aurrean, Euskaltzaindiaren arautegiak eta barne erregelek agintzen duen gehiengo osoa lortu du Kaltzakortak.

2013ko uztailaren 19a
13:09
Entzun

Adolfo Arejita, Xabier Kintana, Patxi Uribarren eta Andres Urrutia euskaltzainek aurkeztu zuten Jabier Kaltzakortaren hautagaitza, eta gaur, Bilbon egin duten osoko batzarrean, gehiengo osoa lortu du hark. Itziar Laka zen Jose Luis Lizundiak utzitako postua eskuratzeko beste hautagaia.

Jabier Kaltzakorta Elortzak (Markina, Bizkaia, 1961) Deustuko Unibertsitatean egin zituen Filosofia eta Letrak ikasketak. Euskal Filologian lizentziatu zen, 1984an, eta Euskal baladen corpuserako edizio kritikoa izeneko tesia amaitzear da. Deustuko Unibertsitateko irakaslea da 1994az geroztik, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean, eta ahozko literatura eta XVI-XIX. mendeko euskal literatura irakasten ditu, besteak beste.

1996an izendatu zuten Kaltzakorta euskaltzain urgazle, eta, orduz geroztik, Euskaltzaindiko Herri Literatura Batzordeko kidea da. Horrez gain, Azkue Literatur Sarien epaimahaikidea ere bada.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.